Info
Orereta/Errenteria herrian hainbat saio egin izan ditugu. Musika jartzen hasi gineneko lehenetarikoa, bertako taberna batean izan zen (zinearekin erlazionatutako izena zuena, orain gogoratzen ez badegu ere). Garai hartan oraindik kaseteko zintak erabiltzen genituen saioak egiteko, CD gutxi genituelako eta biniloak jartzeko platerak ez zeudelako taberna guztietan. Oroitzapen gutxi ditut saio horietaz eta argazkirik ez zoritxarrez.
Oreretako jaien barruan, AEK-ren txosnan ere aritu izan gera. Pabelloi baten barruan kokatuta, oroitzapen gutxi honetaz ere. Hori bai, saioa amaitzean egun argia zela eta saiotik atera eta sokamuturrarekin parez parez topo izana gogoratzen degu. EZ geunden gu zezenketa askotarako (ezta zaleak izan ere). Beti bezala, antolatzaile oso jatorrak eta eskertuta gaude eskaintzen ziguten harretagatik.
Beste behin, jaien barruan aritu ginen Landare aurrean hainbat tabernarik antolatuta. Eszenatokirik gabe, espaloian bafleak jarri eta bertan aritu ginen. Hori bai kaleko sound systema. Nahiko giro polita sortu zen, baldintzak onenak ez baziren ere.

Aurreko hauek Selektah garai aurrekoak ziren eta Aritz Sound System bezela aurkezten nuen nire burua. Ondoren, Selektah kolektiboaren sound system modura (Daddy Jeffekin batera, kasu honetan) saioa egin genuen behin Alamedako pasealekuan. Eszenatoki erraldoia Alamedaren erdian jarri ziguten eta gau hotz batean aritu ginen. Ez zegoen apenas inor kalean eta gogoratzen dudan sesio bakartienetakoa izan zen. Eskerrak Daddy Jeff eta biok elkarri animoak ematen genizkiola, bestela :-(
Horrela aurkeztu genuen prentsan:
MUSIKA BELTZA FESTA
NON: ORERETA, ALAMEDAN.
NOIZ: Otsailak 21, larunbata. Gaueko 23:30etan.
ZER: MUSIKA BELTZA FESTA (Reggae, funk, hip-hop, brasil, afrikar musika, breakbeat...)
MUSIKA AUKERAKETA (Selektah sound systemeko kideak):
ARITZ SOUND SYSTEM + DADDY JEFF (mikrofonoan)
MUSIKA ESTILOAK:
REGGAE, FUNK, SOUL, HIP-HOP, BRASIL, AFRIKARRA...